XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ingurugiroa zaintzen dugu

Euskal Herrian berezko inguru ederrak ditugu, baina badaude industriaz beteriko guztiz alde kutsatuak ere.

Etxebizitza, Hirigintza eta Ingurugiro sailaren ardura da problema hauek zuzentzea.

Industria, kotxe eta kalefakzioetako keek airea kutsatzen dute.

Kutsadura hau gutxitzeko iragazkiak erabili behar dira.

Gainera, industria handietan hobeto erabili beharko lirateke, gas batzuk berriz erregaitzat hartuz, atmosfera ez kutsatzeko; honela egiten da Altos Hornos de Vizcaya lantegian.

Ibaietara doazen etxeetako eta industrietako isurkiek, ikatza garbitzeko erabiltzen den uraren antzera, ibaiak eta itsasoa kutsatzen dituzte.

Horregatik, gure ibai batzuetan ez da arrainik bizi.

Horretarako arazketa-estazioak erabili behar dira gai kaltegarriak kentzeko.

Zabortegiek ere natura kutsatzen dute.

Horregatik zabortegiok gutxitu egin behar dira eta zaborrak erreziklatu.

Bota diren basoak edo erre direnak berriz landatu behar dira espazio berdeak eskuratzeko.

Guztion zeregina da ingurugiroa zaintzea.

Gutariko bakoitzaren ardurapekoa da gure berezko inguruak jagotea eta lorrindu direnak zuzpertzea.

Begiratu orrialde honetako irudiari eta irakurri berriro testua.

Zeintzuk dira kutsadura-iturri nagusiak?

Zer neurri erabil daiteke euskal ingurugiroan kalterik ez egiteko?

Idatzi ingurugiroa babesteko zeuk egin ditzakezun gauza batzuk.